Mostrando entradas con la etiqueta 3. zikloa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3. zikloa. Mostrar todas las entradas

2020/06/15

LERROKO PATINAIA




BABESAK

SEGURTASUN POSIZIOA

BALAZTATU (frenatu)

OZTOPOAK GAINDITU

ERORI

PATIN BAKAR BATEN GAINEAN

SLALOM (SIGI-SAGA)








2020/06/08

KAREAGAKO JUMANLLY

"Jumanlly" filmeko jolas-taula (tablero) daukazue behean jokaldi dibertigarri bat egiteko. Pelikulan, animalia basatien mehatxua gainditu behar zuten protagonistek. Gure jokoan, aldiz, nik neuk jarritako erronka fisikoak gainditu beharko dituzue helmugara iristeko.

2020/06/04

KIROLA EGITEKO ZENBAIT ARRAZOI



Arrazoi asko daude kirola eta ariketa fisikoa egiteko. Bete ezazue beheko galdetegia eta arrazoirik inportanteenak ezagutzen ote dituzuen ikusiko dugu.

GALDETEGIA (klikatu)

Kirola egiteko arrazoien txostena bete ondoren, ze deritzozue dantza apur bat egiteari? gonbidatu gurasoak eta neba-arrebak zuei laguntzera dantzan!!!
(bideoko dantzariak zuek baino gastetxoagoak izan daitezke baina ez okertu! proposatzen duten dantza ez da batere erraza!!

2020/06/02

KOREOGRAFIA: "BALOREAK"

"BATERA INDARTSUAGO GARA" Hau da "Baloreak" izeneko abestiak dioena: batera indartsuago gara. Begoñazpi ikastolako andereño batzuek kanta hau erabili dute koreografia polita eta erraza egiteko. Ikasten baduzue, bideoan grabatuta bidali ahal didazue eta jasotzen ditudan guztiekin bideo muntaia egingo dut, ... batera indartsuago garelako.
bideoak bidaltzeko helbidea: gh@kareaga-goikoa.com
Zuen bideoa bidaltzen ez badidazue, ondoko galdetegiari eman beharko diozue erantzuna:https://forms.gle/vuMEAcRo9X5BfWCT6



2020/05/31

gimnasiorako bidea

GIMNASIORAKO BIDEA

Beheko jolasean argazki bina agertuko zaizkizue pantaila bakoitzean. Batean ni nago eta bestean Unai. Argazki batek fitness ariketa bat proposatzen du eta besteak hasierara bidaliko zaituzte. Ondo hautatuz gero, ez duzue ariketarik errepikatu beharko eta zuzen eta arin iritsiko zarete gimnasiora. SUERTE!

1. eta 2. mailako orrian joko berdina dago baina ariketa ezberkinekin



2020/05/28

Minutu bat irabazteko

Minutu batean egiteko 8 erronka berri dauzkazu behean. Botaiozu desafioa aita-amari eta ea nork egiten duen ondo erronka gehiago minutua amaitu aurretik?
(Klikatu frogaren gainean eta nola egin behar den ikusi ondoren jarri martxan kronometroa eta suerte on!)
Nik jakiteko saitu zaretela egiten, bete ezazue GALDETEGIA eta bidalidazue


2020/05/26

ENTRENAMENDU-ZIRKUITOA

Behean badauzkazue estekatuta 8 ariketa entrenamendu zirkuitoa osatzeko. Beroketa apur bat egin ondoren (luzatzeak eta mobilite artikularra) ea ariketa bakoitza egiteari minutu batean zehar eusteko gai zareten? Ariketa ezberdinen artean atsedenalditxoak eginez. Serie osoa 2. aldiz errepikatuko bazenute... FENOMENO!


  1. BURPEES-ak
  2. SENTADILAK
  3. SKIPING
  4. PAILASOAREN AGURRA
  5. PLANTXAK
  6. ALBOKO SALTOAk
  7. ZANGOKADAK
  8. MOUNTAIN CLIMBERS-ak

8 ariketak behar bezala egiten ikasi duzuenez, zer moduz, beheko bideoan agertzen diren ariketak egiten badituzue, bideoa bera ikusi bitartean? (20"-tan ariketa eta 10"-tan atseden)

2020/05/21

OLINPIAR JOKOAK

TOKIO 2020/TOKIO 2021



Badakizue pandemia dela kausa joko olinpikoak, urte betez atzeratu direla. Beste eskola bateko 5. mailako ikasle batzuek egindako olinpiar jokoari buruzko aurkezpena irakurri eta erantzun galdetegia.

Galdetegia erantzun ondoren zer deritzozue koreografia bat ikasteari? Beheko bideoan "quedate en casa" abestia dantzatzen agertzen direnak badira Alain eta bere arreba Sarairengandik koreografia ikasi zutenak. Ekin lanari!




Eskolan antolatu genituen azken kalerolinpiadak ikusteko, KLIKATU HEMEN




Argaltzeko errutina eta golf-a

Bideoan agertzen diren ariketak argaltzeko errutina bat osatzen dute. Konfinamenduarekin kiloren bat agian irabazi dugu. Geure onera berriz itzultzeko, saiatuko zarete neska hauek proposatzen dituzten ariketak egiten? (saioa oso luzea da den-dena egiteko, ea zein minututara iristen zareten?


Bideoan 30"-tik 30"-ra ariketa mota aldatzen dute. "Etxerako lanak": aukeratu bi ariketa ezberdin, grabatu bideoan eta bidalidazue, jasotzen ditudan zati guztiekin geure errutina osatzeko.

Asteburua dator eta denbora gehiago izango duzuelako beste proposamen bat daukat zuentzako: golf-ean aritzea. Ikusi eta entzun arretaz beheko bideoa eta esteka honetan klikatu golf-makila etxean dituzuen materialekin egin nahi izatekotan.

2020/05/20

Miguel Servet eskola: kirolaren eguna


Egin KLIK argazkian eta Leridako (katalunia) Miguel Servet eskolan "kirolaren eguna" ospatzeko prestatu duten ikastunitatea zalbaldu ahal izango duzu. Bertan, acrosport saio bi, Batman-ekiko entrenamendua, koreografia Frozen-ekin dantzatzeko, etxean, mahaia eta pilota bigunarekin egiteko moduko jolasa, e. a. topatuko duzu. Ea zuen gustukoa den?!

2020/05/17

FAMILIAN EGITEKO ERRONKAK


Egun on neska mutilok! Beste zenbait gorputz-erronka dibertigarri dauzkazue beheko lerroetan. Denak dira etxean egiteko modukoak, zuek bakarrik zuon buruaren kontra denbora neurtuz ala neba-arrerari edo gusaroei erronka eginez.
Onena irabaz dezan!!!     
Bideoan argi azaltzen da zertan datzan erronka bakoitzak.
  1. KARTA KORRIKALARIAK
  2. KARTA MATEMATIKOAK 
  3. TIRAGOMAK
  4. TABERNERO TREBEA
  5. OREKARIA
  6. KARTA HEGALARIAK
  7. HARRAPATU ERROTULKIA
  8. DORREA
Erronka guztiak egin badituzue, amaitu ahal duzue saioa dantza erraz honekin:


2020/05/14

MUNDUKO JOLASAK 1

MUNDUKO JOLASAK: "BERRANTOLAKETA POSTALA" (ERRESUMA BATUA)

Lagunak korro zabalean eseriko dira erdialdera begira. Jolaskide bat (harrapatzailea) begiak estalita, korroaren barruan kokatuko da eskuan kortxopanezko katxiporra luzea daukalarik. 
Borobilean eserita dagoen lagun bakoitzak Europako hiri bat aukeratuko du. 
Begiak estalirik dituenak honako hau esango du jolasa hasteko: “Posta Londresetik ...Bilbora”; orduan, Londres eta Bilbo ordezkatzen dituzten lagunek beren tokiak trukatu beharko dituzte, begiak estalirik dituen lagunak katxiporraz baliatuta jo barik. 
Noizean behin erdiko kideak (harrapatzailea) “Berrantolaketa postala” ere esan dezake; orduan, lagun guztiek lekua trukatu behar dute.
 Erdiko lagunak norbait jotzen duenean katxiporraz, rolak aldatuko dituzte. 

Irakurri arretaz goiko jolasa eta erantzun esteka honetako galdetegia.

2020/05/12

PASABIDE ARRISKUTSUA

Alvaro irakasleak asmatutako jolasa daukazue hemen. Taldeka edo norbere buruaren kontra (denbora neurtuz) joka daiteke, betiere, iritsi zareten laukitxoak adierazten duena ondo eginez... Jolaskideak erabakiko du zenbat errepikapen, zenbat denbora edo zenbateko distantziak egin behar duzuen (beti neurriz)

1. alboko saltoak    2. aldakak lurrera     3. hanka baten gainean orekari eutsi    4. hasi      5. abestu         6. etxetik korrika egin     7. sentadilak      8. orpoak ipurdira       9. hasi berriro    10. karramarroaren ibilera   11. garbitu eskuak     12. artazi jauziak     13. sentadila eta saltoa     14. abdominalak     15. skyping     16. belaunak bularrera     17. etxera       18. dantza egin       19. hasi berriro     20. etxetik korrika egin      21. aldaka zerura       22. narraztu       23. txingoka jauziak        24. itzulipurdia      25. etxetik korrika arinago     26. etxera      27. giza irudia (estatua)     28. giza irudia (estatua)    29. luzatzeak        30. I R A B A Z I    D U Z U !!!!!!!!!!!!



2020/05/10

SUPER-HEROIAK

Gaur aukera daukazue ariketa fisikoa bi super-heroirekin egiteko. Hautatu Anakin Skywalker ala Iron Man eta ekin lanari!

      

G.H. saioarekin jarraitzeko, egun hauetan ospe handia hartu duen kantarekin egindako koreografia daukazue.
Ikasten duzuenok (osoa ala zati bat) bidalidazue bideoa eta jasotako guztiekin muntaketa polit bat egingo dut zuek guztiok ikus dezazuen.
(koreografiaren zati bakar bat bidaltzea nahikoa da 3. hiruhilekoaren nota hobetzeko)  





2020/05/07

EGOKITZAPEN FISIKOA

Gorputz Heziketa arloaren helburuetako bat, GAITASUN FISIKOAK (malgutasuna, indarra, abiadura, erresistentzia, ...) hobetzea da. Eskolan gaudenean, hau, jolas eta kirolen bitartez egin ohi dugu, modu dibertigarri batez. Gaur egun, zoritxarrez, hau ezinezkoa zaigu. Sasoira apurka apurka etortzeko, bideo honetako ariketak egin itzazue:
  1. BEROKETA (0:30 minututik-2:49 minutura)
  2. ATAL NAGUSIA (2:30 minutitik aurrera baina errepikapen bakarra-serie bakar bat/edo nekatu arte)

Jarraitu ahal duzue, kontsolarako dantza honekin: "GHOSTBUSTERS"

     
                                            


2020/05/06

6 ERRONKA BERRI

Aupa neska-mutilok! Gaurko saioan 6 erronka bibertigarri berri ekartzen dizkizuet. Egiozue desafio anai-arrebari edo ama edo aitari etxean badago. Bideoan argi eta garbi azaltzen da zertan datzan erronka bakoitza. Arretaz ikusi eta zori on!


        

2020/05/04

10 MOTRIZITATE ERRONKA


A) BEROKETA FUNTZIONALA
Gaur hasiko gara bideoko neskak egiten dituen ariketak errepikatzen ...(agian ariketaren bat leku-faltagatik ezingo duzue egin). Bideoak minutu bateko iraupena proposatzen du ariketako, baina 30 segundurekin ondo dago.

                                                                   ariketa ikusteko klikatu hemen

B) MOTRIZITATE ERRONKAK
Jarraitzeko, 10 erronka agertzen zaizkizue beheko bidoan. Batzuk ez dira batere errezak. Ea zenbat lortzen duzuen ondo egiten


2020/04/30

ESKULANAK

Datorren asteburu luze honetarako 3 eskulan proposatu nahi dizkizuet. Ikusi arretaz bideoak, aukeratu gutukoen daukazuen eskulana eta AURRERA!
Behar izatekotan eskatu laguntza etxean.
Bidali egindakoaren argazkia gorputzheziketakareaga@gmail.com helbidera eta blogean eskegiko dut.

                                                JAURTIKETA ETA PUNTERIA JOLASA


                                TREBETASUN JOLASA KARTOIEKIN


                                   JOLASA ARRAUTZ-KUTXEKIN 

2020/04/28

Kirolak antzeztu

GORPUTZ ADIERAZPENA: KIROLAK

Bideoan hainbat euskal kirolari azaltzen dira. Azaltzen diren kirolak imitatu eta ea zure ingurukoek zein kirol den asmatzen duten... Ondoren, bideoan azaltzen ez den beste kirol bat imitatuz frogatu!!



Ausartzen bazara esan nagusi bati 8-10 segunduko bideotxoa grabatzeko kirol bat antzezten eta bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com. Txapelketa bat antolatuko dugu jasotzen diren bideo guztiekin. (SARIAK ERE EGONGO DIRA!!!!)

2020/04/26

minutu bat irabazteko

MINUTE TO WIN IT   MINUTU BAT IRABAZTEKO 
Jartraian badauzkazue 8 erronka berri minutu batean egiteko. Baten bat zailegi egiten bazaizue, moldatu ahal duzue (errepikapen gutxiago, denbora tarte gehiago, ...) ESKATU LAGUNTZA ETXEKO NAGUSIEI!!! Ahal denean, eskolan antolatuko dugu txapelketa bat erronka guzti hauekin.
  1. Botilaren itzulipurdia               
  2. Gaileta-aurpegia
  3. Bide itsaskorra
  4. Goilara katapulta
  5. Karamelua zurrupatu
  6. Newton-i erronka egin
  7. Topatu bidea
  8. Gakoa