Minutu batean egiteko 8 erronka berri dauzkazu behean. Botaiozu desafioa aita-amari eta ea nork egiten duen ondo erronka gehiago minutua amaitu aurretik?
(Klikatu frogaren gainean eta nola egin behar den ikusi ondoren jarri martxan kronometroa eta suerte on!)
Nik jakiteko saitu zaretela egiten, bete ezazue GALDETEGIA eta bidalidazue
Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste 3 bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!
Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste 4 bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!
Bideoan marrazki bizidunetako eta bideo-jolasetako pertsonai asko agertzen dira. Hirunaka agertzen dira 30"tan ariketa desberdinak egiten. Hautatu zure gustukoenak eta errepikatu denbora tarte bakoitzean haien ariketa.
Behean badauzkazue estekatuta 6 ariketa entrenamendu zirkuitoa osatzeko. Beroketa apur bat egin ondoren (luzatzeak eta mobilite artikularra) ea ariketa bakoitza egiteari 40 segundutan zehar eusteko gai zareten? Ariketa ezberdinen artean atsedenalditxoak egin. Serie osoa 2. aldiz errepikatuko bazenute... FENOMENO!
6 ariketak behar bezala egiten ikasi duzuenez, zer moduz, beheko bideoan agertzen diren ariketak egiten badituzue, bideoa bera ikusi bitartean? (20"-tan ariketa eta 10"-tan atseden)
Behean badauzkazue estekatuta 8 ariketa entrenamendu zirkuitoa osatzeko. Beroketa apur bat egin ondoren (luzatzeak eta mobilite artikularra) ea ariketa bakoitza egiteari minutu batean zehar eusteko gai zareten? Ariketa ezberdinen artean atsedenalditxoak eginez. Serie osoa 2. aldiz errepikatuko bazenute... FENOMENO!
8 ariketak behar bezala egiten ikasi duzuenez, zer moduz, beheko bideoan agertzen diren ariketak egiten badituzue, bideoa bera ikusi bitartean? (20"-tan ariketa eta 10"-tan atseden)
Jolas hau ezagutzen duzue, eskolan behin baino gehiagotan egin duzuelako. Nik proposatzen dizuedan honek ariketa fisiko apur bat egiteko balio du. Etxean inpresorarik badaukazue marrazkian klikatu kopiatzeko, bestela, paper zuri batean marraztu beharko duzue.
Jarraitzeko, koreografia erraz bat daukazue: ASTRONAUTA, TRONPETA-FLAUTA
Badakizue pandemia dela kausa joko olinpikoak, urte betez atzeratu direla. Beste eskola bateko 5. mailako ikasle batzuek egindako olinpiar jokoari buruzko aurkezpena irakurri eta erantzun galdetegia.
Galdetegia erantzun ondoren zer deritzozue koreografia bat ikasteari? Beheko bideoan "quedate en casa" abestia dantzatzen agertzen direnak badira Alain eta bere arreba Sarairengandik koreografia ikasi zutenak. Ekin lanari!
Eskolan egin genituen azken kalerolinpiadak ikusteko, KLIKATU HEMEN