2020/04/04

HI ERE BAI

HI ERE DANTZARI eta KIROLARI

4. mailako ANE-k eta JUNE-k bideo bana bidali dute, bata, dantza, eta bestea ariketa fisikoa egiten. Aneren koreografia, oso landua eta nahiko pausu zailak dituela iruditu zait. Junek ez duenez lortu Mikel konbentzitzea laguntzeko, lagun birtuala hartu behar izan du.
                                                                       
 

2020/04/02

KIROLAK ETXEAN

KIROLAK ETXEAN
Etxean egin daitezkeen kirolak ez dira asko, baina badaude adibide erakargarri batzuk.




PUXIKA TENISA Tenis partida bat jokatzea litzateke baina erraketarik gabe eta piloten ordez puxikak erabiliz. Puxikak ezin du lurra ikutu. Bi zelaiak banatzeko, erratza, izara edo manta bat, kuxinak edo aulkiak erabil daitezke.



ERRELEBOAK PUXIKEKIN   Erreleboak egin ditzakegu puxikari tokeak emanez. Aldez aurretik ibilbide bat markatuko dugu eta ibilbidea bukatutakoan puxika hurrengoari pasako diogu.
Ibilbidea, 2 jokalariren artean (ama-aita, neba-arreba) kolpeak txandaka emanez ere egin genezake.


PENALTIAK Penalti jaurtiketa mota desberdinak egin daitezke, bakoitzak etxean duen material eta espazioaren arabera.
Baloi bigunekin, paper pilotekin, ... eta arrisku
gabeko lekuren batean:
-- Eskubaloi penaltiak
-- Saskiratzeak ontzi batera baloedogaltzerdiekin -- Futbol jaurtiketak egunkariarekin egindako baloi batekin



"BALOREAK" musika talde gaztearen abestia eta koreografia daukazue hemen ikusgai. Oso erreza da ikasten. Ausartuko zarete?

2020/04/01

4. mailako Amaiak jolas hau bidali dit. Guk egiten dugun "kono-lapurreta" jolasaren antzekoa da. Arretaz irakurri eta gimnasioan egingo dugu... hemen klikatu
GORPUTZ HEZIKETA  

Hemen dauzkazue beste 10 froga ezberdin "minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Ea zenbat froga zareten gai denbora barruan amaitzeko?

GORPUTZ HEZIKETA
Aupa neska-mutilok. Ea bideoetako dantzariak ezagutzen ote dituzuen? Anima zaitezte eta bidali zure bideoak ondorengo helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com


GORPUTZ HEZIKETA
Aupa 3. eta 4. neska-mutilok!!!! Nire lagun batek (Alkartu ikastolako G.H.-maixua, hain zuzen ere) ditxosozko coronavirusaren aurkako txertoa topatu du eta "pistola kaltegabe" jarri dio izena. Egin ahal izateko, arropa eskegitzeko erabiltzen diren pintza horietako 2 eta laguntza apur bat baino ez da behar. Neuk, neurea agin dut, ausartuko zarete zuek egiten? jarraibideak ikusteko, klikatu argazki barruan...

Sokatxoa ipintzea ez da ezinbestekoa, izan ere, jaurtigaia ez da oso urrunera joaten...
GORPUTZ HEZIKETA
Egun on. Gaur, zenbait ariketa egin ditzakegu puxikak erabilita. Animatuko zara, erronka hauek gainditzen?

  1. Erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren edozein gorputz atal erabiliz.
  2. Erronka: Berdin baina oinak eta burua baino ez erabiliz.
  3. Erronka: puxika eskuez joz, ea gai zaren etxea zeharkatzeko alde batetik bestera.
  4. Erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 30 segundutan airean mantentzeko biak.
  5. Erronka: lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  6. Erronka: ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren:     -eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu), -eskuineko oina, ezkerreko oina, -burua, hanka, eskua...
  7. Erronka: zuri bururatzen zaizuna...
GORPUTZ HEZIKETA


"MUGIMENDUZKO OKA" jolas hau egiteko oka-jolasa (tableroa), dadua eta lehiakide bat baino ez duzu behar. Dadua botatzean ateratzen zaizun zenbakia aurreratzeko, jarraian agertzen diren frogetako bat gainditu behar duzu.

BAT: 4 sentadilla / 8 gorako jauzi txalo bat airean emanez / 30 pausu egin etxe barrutik

BI; hanka baten gainean 10 jauzi / mimikaren bidez, kirol bat irudikatu.
HIRU: Orekari eutsi oin baten gainean 5 segundutan / txiribuelta bat egin ohean.
LAU: Skipping: belaunak gora 10 segundutan / lekuan orpoak ipurdira 20 segundutan.
BOST: Paperezko pilotatxo bat paperontzian saskiratu (3 saiakera) / pilotatxoa jaurti lehiakidea jotzeko berak aukeratzen duen gorputz alalean.
SEI: Gustuko dantza zati bat egin / pilotatxoari 4 kolpe jarrai eman eskuaz.

aurrera!!!! ariketa fisiko apur bat egin dezagun!!!!


GORPUTZ HEZIKETA

Egun on. Hona hemen beste bi froga "Minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Gogoratu, aurreko sarrera batean badaukazuela kronometroa, denbora barruan froga egin duzuen ala ez jakiteko. Suerte guztioi!


GORPUTZ HEZKIKETA:   MINUTU BAT IRABAZTEKO     MINUTE TO WIN IT

Orain zenbait urte, telebistan, arrakasta handia izan zuen programa bat eman zuten. Programa horretan, lehiakideek euren trebetasun-maila erakutsi behar zuten froga labur batzuetan. Froga gehienak badira etxean izaten ditugun objetuekin egiteko modukoak. Hemen daukazue lehenengo froga eta denbora barruan egiten duzuen ziurtatzeko kronometroa. Datozen egunotan, froga berriak joango naiz eskegitzen eta jendeari dibertigarria iruditzen bazaio, eskolak hasten direnean, maila ezberdinen arteko LEHIAKETA antola daiteke.

GORPUTZ HEZIKETA

Aupa ikasleok! hona hemen beste proposamen bat datozen egunetarako: KOREOGRAFIA.
Beheko bideoan Amaia Txintxurreta-k The Uskis musika-taldearen "Zelan" abestiaren koreografia irakasten digu. Ausartuko zarete ikasten?
Bideoan grabatu eta helbide honetara bidali: gorputzheziketakareaga@gmail.com


GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo ikasleok. Badirudi egun batzuk eman beharko ditugula eskolako gimnasiotik pasatu gabe. Arloarekiko harremana ez galtzeko, zenbait ariketa prestatzen ari naiz, zuek, etxetik egin ahal izateko. Bien bitartean, ikerketa-ariketa hau proposatzen dizuet: galdetu etxeko nagusiei, umetan egiten zuten jokoei buruz. Aukeratu bat, zuen gustukoa dena, idatzi, eta eskolan egiteko modukoa bada, klaseak berriro hasten direnean, taldekideei azalduta, EGINGO DUGU. Zer deritzozue? ondo segi!!eta adi blogari
Kaixo neska-mutilok! Apur bat aspertuta ibiliko zarete kalera jolastera irten gabe ezta? Ez kezkatu, uste baino ariñago elkartuko gara guztiok kaleetan, plazatan, eskolan...
Ariketa fisiko apur bat egin dezazuen proposamen bat helarazi nahi dizuet: "mugimenduzko OKA"
Jolasteko honako material hau behar duzue: oka jolasa, pilota txiki bat eta paperontzi bat.
Daduan ateratzen zaigun zenbakia aurreratzeko, zenbait ekintza ezberdin egin beharko ditugu:

  • BAT: pilota gora bota eta airez hartu txalo bat eman ondoren, 4 bider.
  • BI: pilota bi bider jaurti esku batetik bestera buru gainetik eta airez hartu jakina.
  • HIRU: 3 metrora kokatutako paperontzian 2 bider jo pilotaz.
  • LAU: 3 metrora kokatutako paperontzian saskiratze bat egin (4 saiakera).
  • BOST: pilotari bote eragin 6 bider eskuin eskuaz kontrola galdu gabe.
  • SEI: pilotari bote eragin 6 bider ezker eskuaz kontrola galdu gabe.
Gainerako arau guztiak okarenak berarenak dira. Ikasi egiten eta eskolak hasten direnean, gimnasioan egingo dugu. Musu handi bat guztiontzat, fernan.
GORPUTZ HEZIKETA
Oraingo honetan, dantza dibertigarri bat erakutsi nahi dizuet: ORRITXOAREN DANTZA. Orri bat (handia eta gogorra bada hobe), lagun bat (neba-arreba, aita, ama, ... eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.
GORPUTZ HEZIKETA


Egun on. Gaur zenbait ariketa egingo ditugu puxika bat erabilita:
  1. erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
  2.  erronka: puxika lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  3.  erronka; puxika eskuez bakarrik joz, ea zenbat bider ukitzen duzun
  4.  erronka: berdin baina oina erabiliz kolpeak emateko.
  5.  erronka: puxika hanka artean duzula ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  6.  erronka: puxika eskuez joz ea gai zaren etxea zeharkatzeko.
  7.  erronka: bi puxika erabiliz, ea gai zaren 20 segundutan airean mantentzeko.     

ANIMO!!! EA ERRONKA GUZTIAK GAINDITZEN DITUZUN...    

Kaixo neska-mutilok! Apur bat aspertuta ibiliko zarete kalera jolastera irten gabe ezta? Ez kezkatu, uste baino ariñago elkartuko gara guztiok kaleetan, plazatan, eskolan...
Ariketa fisiko apur bat egin dezazuen proposamen bat helarazi nahi dizuet: "mugimenduzko OKA"
Jolasteko honako material hau behar duzue: oka jolasa, pilota txiki bat eta paperontzi bat.
Daduan ateratzen zaigun zenbakia aurreratzeko, zenbait ekintza ezberdin egin beharko ditugu:

  • BAT: pilota gora bota eta airez hartu txalo bat eman ondoren, 4 bider.
  • BI: pilota bi bider jaurti esku batetik bestera buru gainetik eta airez hartu jakina.
  • HIRU: 3 metrora kokatutako paperontzian 2 bider jo pilotaz.
  • LAU: 3 metrora kokatutako paperontzian saskiratze bat egin (4 saiakera).
  • BOST: pilotari bote eragin 6 bider eskuin eskuaz kontrola galdu gabe.
  • SEI: pilotari bote eragin 6 bider ezker eskuaz kontrola galdu gabe.
Gainerako arau guztiak okarenak berarenak dira. Ikasi egiten eta eskolak hasten direnean, gimnasioan egingo dugu. Musu handi bat guztiontzat, fernan.
GORPUTZ HEZIKETA
Guztion ezaguna da 5. eta 6. mailako taldeetan oso dantzari onak daudela. Ausartuko zarete koreografia berri honekin? Kontuz! ez da batere erreza...
GORPUTZ HEZIKETA

"MUGIMENDUZKO OKA" jolas hau egiteko oka-jolasa (tableroa), dadua eta lehiakide bat baino ez duzu behar. Dadua botatzean ateratzen zaizun zenbakia aurreratzeko, jarraian agertzen diren frogetako bat gainditu behar duzu.

BAT: 5 sentadilla / 10 gorako jauzi txalo bat airean emanez / 50 pausu egin etxe barrutik
BI; hanka baten gainean 15 jauzi / mimikaren bidez, kirol bat irudikatu.
HIRU: Orekari eutsi oin baten gainean 10 segundutan / txiribuelta bat egin ohean.
LAU: Skipping: belaunak gora 15 segundutan / lekuan orpoak ipurdira 15 segundutan.
BOST: Paperezko pilotatxo bat paperontzian saskiratu (2 saiakera) / pilotatxoa jaurti lehiakidea jotzeko berak aukeratzen duen gorputz alalean.
SEI: Gustuko dantza zati bat egin / pilotatxoari 6 kolpe jarrai eman eskuaz.

aurrera!!!! ariketa fisiko apur bat egin dezagun!!!!
GORPUTZ HEZIKETA

Egun on. Hona hemen beste bi froga "Minutu bat irabazteko" lehiaketatik. Gogoratu, aurreko sarreran daukazuela kronometroa. Suerte guztiei!

                                                                                       
         

GORPUTZ HEZKIKETA:   MINUTU BAT IRABAZTEKO     MINUTE TO WIN IT

Orain zenbait urte, telebistan, arrakasta handia izan zuen programa bat eman zuten. Programa horretan, lehiakideek euren trebetasun-maila erakutsi behar zuten froga labur batzuetan. Froga gehienak badira etxean izaten ditugun objetuekin egiteko modukoak. Hemen daukazue lehenengo froga eta denbora barruan egiten duzuen ziurtatzeko kronometroa. Datozen egunotan, froga berriak joango naiz eskegitzen eta jendeari dibertigarria iruditzen bazaio, eskolak hasten direnean, maila ezberdinen arteko LEHIAKETA antola daiteke.

                                         


                                                    

3. zikloa


GORPUTZ HEZIKETA

Beste proposamen bat datozen egunetarako; koreografia
Beheko bideoan Amaia Txintxurreta-k Esne Beltza-ren "euskaraz bizi nahi dut" abestiaren koreografia irakasten digu. Ausartuko zara ikasten?
Bideoan grabatzen baduzu dantza, bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com





3. zikloa

GORPUTZ HEZIKETA

Kaixo ikasleok. Badirudi egun batzuk eman beharko ditugula eskolako gimnasiotik pasatu gabe. Arloarekiko harremana ez galtzeko, zenbait ariketa prestatzen ari naiz, zuek, etxetik egin ahal izateko. Bien bitartean, ikerketa-ariketa hau proposatzen dizuet: galdetu etxeko nagusiei, umetan egiten zuten jokoei buruz. Aukeratu bat, zuen gustukoa dena, idatzi, eta eskolan egiteko modukoa bada, klaseak berriro hasten direnean, taldekideei azalduta, EGINGO DUGU. Zer deritzozue? ondo segi!!eta adi blogari

2. zikloa

1. zikloa