MUNDUKO JOLASAK: "BERRANTOLAKETA POSTALA" (ERRESUMA BATUA)
Lagunak korro zabalean eseriko dira erdialdera begira. Jolaskide bat (harrapatzailea) begiak estalita, korroaren barruan kokatuko da eskuan kortxopanezko katxiporra luzea daukalarik.
Borobilean eserita dagoen lagun bakoitzak Europako hiri bat
aukeratuko du.
Begiak estalirik dituenak honako hau esango du jolasa hasteko:
“Posta Londresetik ...Bilbora”; orduan, Londres eta Bilbo ordezkatzen dituzten
lagunek beren tokiak trukatu beharko dituzte, begiak estalirik dituen lagunak
katxiporraz baliatuta jo barik.
Noizean behin erdiko kideak (harrapatzailea) “Berrantolaketa postala” ere esan
dezake; orduan, lagun guztiek lekua trukatu behar dute.
Erdiko lagunak norbait jotzen duenean katxiporraz, rolak aldatuko dituzte.
Irakurri arretaz goiko jolasa eta erantzun esteka honetako galdetegia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario