Datorren asteburu luze honetarako 3 eskulan proposatu nahi dizkizuet. Ikusi arretaz bideoak, aukeratu gutukoen daukazuen eskulana eta AURRERA!
Behar izatekotan eskatu laguntza etxean.
Bidali egindakoaren argazkia gorputzheziketakareaga@gmail.com helbidera eta blogean eskegiko dut.
GORPUTZ ADIERAZPENA: KIROLAK Bideoan hainbat euskal kirolari azaltzen dira. Azaltzen diren kirolak imitatu eta ea zure ingurukoek zein kirol den asmatzen duten... Ondoren, bideoan azaltzen ez den beste kirol bat imitatuz frogatu!!
Ausartzen bazara esan nagusi bati 8-10 segunduko bideotxoa grabatzeko kirol bat antzezten eta bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com. Txapelketa bat antolatuko dugu jasotzen diren bideo guztiekin. (SARIAK ERE EGONGO DIRA!!!!)
GORPUTZ ADIERAZPENA: ANIMALIAK Bideoan azaltzen diren adibideak jarraituz animalien ibilkera imitatuz etxetik zehar mugitu, eta ea etxekoek zein animalia zaren asmatzen duten....
MINUTE TO WIN IT MINUTU BAT IRABAZTEKO
Jartraian badauzkazue 8 erronka berri minutu batean egiteko. Baten bat zailegi egiten bazaizue, moldatu ahal duzue (errepikapen gutxiago, denbora tarte gehiago, ...) ESKATU LAGUNTZA ETXEKO NAGUSIEI!!! Ahal denean, eskolan antolatuko dugu txapelketa bat erronka guzti hauekin.