MUNDUKO JOLASAK: HONG, LUI, TEN (TXINA)
Jolaskide bat harrapatzailea izango da, eta gainerakoak harrapatzen saiatuko da.
Taldeko beste pertsona batek bozeramaile rola izango du: koloreen izenak
oihukatuko ditu.
Koloreek jolasaren arauak aldatzen dituzte, horrelaxe: - Berdea: (hong): partaideek nahi duten bezala egin dezakete korrika.
- Horia: (lui): partaideek hanka baten gainean egin behar dute korrika.
- Gorria: (ten): harrapatzaileak hiru pausu eman ditzake; besteak, ordea, geldi
egon beharko dute.
Harrapatzaileak kide bat harrapatzen duenean, harrapatutakoak haren rola
hartuko du.
Arretaz irakurri eta bete ezazu ondorengo galdetegia