2020/04/24

KORONABIRUSAREN ANTZARA JOLASA

Koronabirusaren antzara-jolasa

Nola jolastu: fitxak banatu jolaskideen artean. Zure txanda denean, daduan klikatu martxan jar dadin. Berriro klikatu gera dadin. Mugitu fitxa atera duzun zenbakiaren arabera eta tokatu zaizun  kasilan klikatu jakiteko zein ekintza egin behar duzun. Tokatu zaizun ekintza ondo egin behar duzu kasila horretan geratu ahal izateko bestela, aurrekora. Kontuz!!!! koronabirusa hartzen baduzu, 2 txanda jolastu gabe!!!
Ekintzak mota askotakoak dira: galderak, erronkak, dantzak, aho-korapiloak ...
(klikatu behe-eskuineko 3 puntutxuetan irudia handitzeko)



INDARRA

INDARRA LANTZEKO ARIKETAK
Hemen agertzen den bideoak bi helburu dauzka: proposatzen dituen ariketen bidez indarra lantzea eta ingeleraz zenbakiak ahoskatzen ikastea. Ea helburu biak betetzen dituzun!! Animo!!!


2020/04/22

2012-2013 ikasturteko kalerolinpiadak




KALEROLINPIADAK

Orain 7 urte Kalerolinpiadak egin genituen azken aldiz eskolan. Zuetako asko ez zeundeten oraindik eskolan baina beste asko ikusle moduan agertuko zarete irudietan. Bideoa ikusi nahi izanez gero klikatu izenburuan
(3. zikloan, konfinamendua aurretik gogoratu olinpiadetako modalitateak lantzen ari ginela)


TXAPELKETA:  Ea inork asmatzen duen zenbat modalitate ezberdin agertzen diren bideoan. (komentarioetan ipini)


erresistentzia aerobikoa

ERRESISTENTZIA LANTZEN

Jarraian, erresistentzia lantzeko ariketa erraz batzuk dituzue. Gehienak ezagunak izango dira zuentzat eskolan sarritan egin baititugu beroketatrako. Lehenengo 12-ak, zerrendan agertzen direnak dira. Saia zaitzete egiten bakoitza 30" bitartean eta ariketen artean, beste 30"-ko atsedena hartzen.

1. LASTERKETA TOKIAN              2. LASTERTERKETA BELAUNAK ALTXATUZ
3. ORPOAK IPURDIRA                    4. HANKAK ETA BESOAK ZABALDU
5. BELAUNAK ALTXATU               6. OSTIKOA AURRERA
7. BELAUNA UKONDORA             8. TXOTXONGILOA
9. KAN-KAN                                   10. SKI 1
11. SKI 2                                           12. JAUZI TXIKIAK


BIHOTZEKO TAUPADEN MAIZTASUNA. Hartu minutuko pultsazioak (20 segundu bitartean eta egin bider 3) atsedenean (ariketarekin hasi aurretik) eta ariketa guztiak egin ondoren eta bidali iradokizunen bidez (klikatu "comentarios"-en, eta idatzi). Ikusiko dugu nortzuk zaudeten sasoian.

ETB-ko MUGI-MUGI 1. saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!


ETB-ko MUGI-MUGI 1.saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!