Mostrando entradas con la etiqueta 2. zikloa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2. zikloa. Mostrar todas las entradas

2021/02/03

 Kaixo neska-mutilok!!!! Zoritxarrez, berriro egokitu zaigu lan telematikoari ekitea, aurrez-aurreko klaseak bertan behera utzita. Oraingo honetan, eskolarako buelta askoz arinagoa izango da, beraz, ez zarete horrenbeste aspertuko.

Pasa den ikasturtean, etxean isolatuta geunden bitartean, Euskal Telebistak programa bat jarri zuen martxan, eskolan lantzen diren arlo guztiak landu ahal izateko etxetik. Guk, zenbait bider erabili genuen G.H. arloa lantzeko. Aste honetarako, programa horretako saio bat proposatu nahi dizuet, begi-esku koordinazioa lantzeko. Segi itzazue jarraibideak eta ea arazorik ez daukazuen ordenadorean ikusteko.

klikatu esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/bitartean-etxetik-ikasten/  eta sakatu geziek adierazten duten lekuetan.




2020/06/15

LERROKO PATINAIA




BABESAK

SEGURTASUN POSIZIOA

BALAZTATU (frenatu)

OZTOPOAK GAINDITU

ERORI

PATIN BAKAR BATEN GAINEAN

SLALOM (SIGI-SAGA)








2020/06/12

Bitartean etxetik ikasten: begi-esku koordinazioa II

Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste hainbat bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!


(Aukeratu: 6-8 urte, Heziketa fisikoa eta Gorputz Eskema )

2020/06/08

KAREAGAKO JUMANLLY

"Jumanlly" filmeko jolas-taula (tablero) daukazue behean jokaldi dibertigarri bat egiteko. Pelikulan, animalia basatien mehatxua gainditu behar zuten protagonistek. Gure jokoan, aldiz, nik neuk jarritako erronka fisikoak gainditu beharko dituzue helmugara iristeko.

2020/06/04

KIROLA EGITEKO ZENBAIT ARRAZOI

Arrazoi asko daude kirola eta ariketa fisikoa egiteko. Bete ezazue beheko galdetegia eta arrazoirik inportanteenak ezagutzen ote dituzuen ikusiko dugu.

GALDETEGIA (klikatu)



Kirola egiteko arrazoien txostena bete ondoren, ze deritzozue dantza apur bat egiteari? gonbidatu gurasoak eta neba-arrebak zuei laguntzera dantzan!!!

2020/06/02

KOREOGRAFIA: BALOREAK

"BATERA INDARTSUAGO GARA" Hau da "Baloreak" izeneko abestiak dioena: batera indartsuago gara. Begoñazpi ikastolako andereño batzuek kanta hau erabili dute koreografia polita eta erraza egiteko. Ikasten baduzue, bideoan grabatuta bidali ahal didazue eta jasotzen ditudan guztiekin bideo muntaia egingo dut, ... batera indartsuago garelako.
bideoak bidaltzeko helbidea: gh@kareaga-goikoa.com
Zuen bideoa bidaltzen ez badidazue, ondoko galdetegiari eman beharko diozue erantzuna:https://forms.gle/8S7S929yNHm5cNnD7




2020/05/31

gimnasiorako bidea

GIMNASIORAKO BIDEA

Beheko jolasean argazki bina agertuko zaizkizue pantaila bakoitzean. Batean ni nago eta bestean Unai. Argazki batek fitness ariketa bat proposatzen du eta besteak hasierara bidaliko zaituzte. Ondo hautatuz gero, ez duzue ariketarik errepikatu beharko eta zuzen eta arin iritsiko zarete gimnasiora. SUERTE!

1. eta 2. mailako orrian joko berdina dago baina ariketa ezberkinekin



2020/05/28

Bitartean etxetik ikasten: Koordinazio Orokorra II

Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste 3 bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!


(Aukeratu: 8-10 urte, Heziketa Fisikoa eta Koordinazio Orokorra II)


2020/05/26

ENTRENAMENDU-ZIRKUITOA

Behean badauzkazue estekatuta 6 ariketa entrenamendu zirkuitoa osatzeko. Beroketa apur bat egin ondoren (luzatzeak eta mobilite artikularra) ea ariketa bakoitza egiteari 40 segundutan zehar eusteko gai zareten? Ariketa ezberdinen artean atsedenalditxoak egin. Serie osoa 2. aldiz errepikatuko bazenute... FENOMENO!
     
  1. SENTADILAK
  2. SKIPING
  3. PAILASOAREN AGURRA
  4. ALBOKO SALTOAk
  5. ZANGOKADAK
  6. MOUNTAIN CLIMBERS-ak
                                                             


6 ariketak behar bezala egiten ikasi duzuenez, zer moduz, beheko bideoan agertzen diren ariketak egiten badituzue, bideoa bera ikusi bitartean? (20"-tan ariketa eta 10"-tan atseden)


2020/05/24

Olinpiar jokoak

TOKIO 2020/TOKIO 2021



Badakizue pandemia dela kausa joko olinpikoak, urte betez atzeratu direla. Beste eskola bateko 5. mailako ikasle batzuek egindako olinpiar jokoari buruzko aurkezpena irakurri eta erantzun galdetegia.

Galdetegia erantzun ondoren zer deritzozue koreografia bat ikasteari? Beheko bideoan "quedate en casa" abestia dantzatzen agertzen direnak badira Alain eta bere arreba Sarairengandik koreografia ikasi zutenak. Ekin lanari!



Eskolan egin genituen azken kalerolinpiadak ikusteko, KLIKATU HEMEN

2020/05/21

Argaltzeko errutina eta golf-a

Bideoan agertzen diren ariketak argaltzeko errutina bat osatzen dute. Konfinamenduarekin kiloren bat agian irabazi dugu. Geure onera berriz itzultzeko, saiatuko zarete neska hauek proposatzen dituzten ariketak egiten? (saioa oso luzea da den-dena egiteko, ea zein minututara iristen zareten?


Bideoan 30"-tik 30"-ra ariketa mota aldatzen dute. "Etxerako lanak": aukeratu bi ariketa ezberdin, grabatu bideoan eta bidalidazue, jasotzen ditudan zati guztiekin geure errutina osatzeko.

Asteburua dator eta denbora gehiago izango duzuelako beste proposamen bat daukat zuentzako: golf-ean aritzea. Ikusi eta entzun arretaz beheko bideoa eta esteka honetan klikatu golf-makila etxean dituzuen materialekin egin nahi izatekotan.

2020/05/20

Bitartean etxetik ikasten: JAUZIAK (3. saioa)

Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste 2 bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!




2020/05/17

FAMILIAN EGITEKO ERRONKAK


Egun on neska mutilok! Beste zenbait gorputz-erronka dibertigarri dauzkazue beheko lerroetan. Denak dira etxean egiteko modukoak, zuek bakarrik zuon buruaren kontra denbora neurtuz ala neba-arrerari edo gusaroei erronka eginez.
Onena irabaz dezan!!!     
Bideoan argi azaltzen da zertan datzan erronka bakoitzak.
  1. KARTA KORRIKALARIAK
  2. KARTA MATEMATIKOAK 
  3. GARABIA
  4. TIRAGOMAK
  5. TABERNERO TREBEA
  6. OREKARIA
Erronka guztiak egin badituzue, amaitu ahal duzue saioa dantza erraz honekin:



2020/05/14

MUNDUKO JOLASAK 1

MUNDUKO JOLASAK: TABIS-TABIS (FILIPINAK)

Lurrean marra bat margotuko da, eta marratik 3-4 metrora pote bat jarriko da.
Lagunek egurrezko makilatxo bana hartuko dute.
Zotz eginez aukeratuko da bere makila potearen gainean jarriko duen jokalaria.
Gainerakoek marraren atzetik makilatxoak jaurtiko dituzte txandaka, potearen gaineko makilatxoa botatzeko helburuaz.
Norbaitek lortzen badu makilatxoa botatzea, irabazi egingo du.

Irakurri arretaz jolasa eta bete ondoko galdetegia




2020/05/12

PASABIDE ARRISKUTSUA

Alvaro irakasleak asmatutako jolasa daukazue hemen. Taldeka edo norbere buruaren kontra (denbora neurtuz) joka daiteke, betiere, iritsi zareten laukitxoak adierazten duena ondo eginez... Jolaskideak erabakiko du zenbat errepikapen, zenbat denbora edo zenbateko distantziak egin behar duzuen (beti neurriz)

1. alboko saltoak    2. aldakak lurrera     3. hanka baten gainean orekari eutsi    4. hasi      5. abestu         6. etxetik korrika egin     7. sentadilak      8. orpoak ipurdira       9. hasi berriro    10. karramarroaren ibilera   11. garbitu eskuak     12. artazi jauziak     13. sentadila eta saltoa     14. abdominalak     15. skyping     16. belaunak bularrera     17. etxera       18. dantza egin       19. hasi berriro     20. etxetik korrika egin      21. aldaka zerura       22. narraztu       23. txingoka jauziak        24. itzulipurdia      25. etxetik korrika arinago     26. etxera      27. giza irudia (estatua)     28. giza irudia (estatua)    29. luzatzeak        30. I R A B A Z I    D U Z U !!!!!!!!!!!!



2020/05/10

FAMILIAN EGITEKO ERRONKAK (2)


Aupa neska-mutilok! Gaurko saioan 6 erronka bibertigarri berri ekartzen dizkizuet. Egiozue desafio anai-arrebari edo ama edo aitari etxean badago. Bideoan argi eta garbi azaltzen da zertan datzan erronka bakoitzak. Arretaz ikusi eta zori on! Badakizue bideoak ikusteko, klikatu egin behar duzuela esteka ezberdinetan.
  1. FAJITA MEXIKARRAK                                         
  2. EDALONTZIAK LURRETIK JASO
  3. POLTSA SALTARIAK
  4. MUGITU ALDAKAK
  5. JAI MATEMATIKOA
  6. SAILKATU BEGIRATU GABE    

    Erronka guztiak ondo egiten badituzue, beheko koreografia bat aukeratu eta dantza egiten ospadu ahal duzue...
       

2020/05/08

EGOKITZAPEN FISIKOA

Gorputz Heziketa arloaren helburuetako bat, GAITASUN FISIKOAK (malgutasuna, indarra, abiadura, erresistentzia, ...) hobetzea da. Eskolan gaudenean, hau jolas eta kirolen bitartez egin ohi dugu, modu dibertigarri batez. Gaur egun, hau ezinezkoa zaigu, zoritxarrez. Sasoira, apurka apurka, etortzeko, egin itzazue bideoko neskak proposatzen dituen ariketak 


Orain aukeratu beheko bi koreografien arteko bat eta DANTZA EGITERA!!! 
 
                      

2020/05/06

ETB-ko MUGI-MUGI 2. saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa, joan zen astean bezala, Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!


2020/05/04

ALTZAGA IKASTOLAKO JOLASA

FAMILIAN EGITEKO ARIKETAK
Aita, ama ala nebarreba nagusia konbentzitu ariketa hauek zuekin egin dezaten...
Klitatu hemen irudiak ikusteko


Beroketa ona egin ondoren, ALTZAGA IKASTOLA-k asmatutako jolasa proposatu nahi dizuet. Jolasteko, dadua, fitxak, familiakideren bat eta ondo irakarri zenbaki bakoitzak eskatzen duen eginbeharrekoa besterik ez duzue egin behar. ONENA IRABAZ DADIN!

  1. 20 segundutan hanka baten gainean orekari eutzi.
  2. Mahai baten azpitik pasatu.
  3. Eskaileratik igo nahi baduzu… eman 20 salto jarraian
  4. Aukeratu abesti bat eta dantzatu minutu bat!
  5. Outx! Birusa hartu duzu… sendatzeko eskuak garbitu!
  6. 10 sentadilla egin
  7. Hau zortea! Dadoak berriro bota!
  8. Zutik egonda, 10 bira eman
  9. Zorutik birak eman
  10. Jaurtitzen dizuten pilota hartuSalto egin eta beste jokalari batekin eskuak txalotu
  11. Salto egin eta beste jokalari batekin eskuak txalotu 
  12. Outx! Birusa hartu duzu… sendatzeko eskuak garbitu!
  13. Hartu kuxin bat eta lagunei pasatu
  14. Hau zortea! Dadoak berriro bota!
  15. Outx! Hau zorte txarra… eskaileratik jeitsi behar zara
  16. Outx! Sentitzen dut, baina… berriro hasi beharko duzu!
  17. Zoaz, korrika egiten, atea ikutzera eta bueltatu!  
  18. Parte hartzaile guztiei eman behar diezu masaje bana
  19. Bukatzeko, dantzatu, guztiok batera, abesti bat! Sarreraren amaieran badaukazue adibidea









2020/04/30

ESKULANAK

Datorren asteburu luze honetarako 3 eskulan proposatu nahi dizkizuet. Ikusi arretaz bideoak, aukeratu gutukoen daukazuen eskulana eta AURRERA!
Behar izatekotan eskatu laguntza etxean.
Bidali egindakoaren argazkia gorputzheziketakareaga@gmail.com helbidera eta blogean eskegiko dut.

                                                JAURTIKETA ETA PUNTERIA JOLASA


                                TREBETASUN JOLASA KARTOIEKIN


                                   JOLASA ARRAUTZ-KUTXEKIN