2021/02/03

 Kaixo neska-mutilok!!!! Zoritxarrez, berriro egokitu zaigu lan telematikoari ekitea, aurrez-aurreko klaseak bertan behera utzita. Oraingo honetan, eskolarako buelta askoz arinagoa izango da, beraz, ez zarete horrenbeste aspertuko.

Pasa den ikasturtean, etxean isolatuta geunden bitartean, Euskal Telebistak programa bat jarri zuen martxan, eskolan lantzen diren arlo guztiak landu ahal izateko etxetik. Guk, zenbait bider erabili genuen G.H. arloa lantzeko. Aste honetarako, programa horretako saio bat proposatu nahi dizuet, begi-esku koordinazioa lantzeko. Segi itzazue jarraibideak eta ea arazorik ez daukazuen ordenadorean ikusteko.

klikatu esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/bitartean-etxetik-ikasten/  eta sakatu geziek adierazten duten lekuetan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario