2020/04/02

KIROLAK ETXEAN

KIROLAK ETXEAN
Etxean egin daitezkeen kirolak ez dira asko, baina badaude adibide erakargarri batzuk.




PUXIKA TENISA Tenis partida bat jokatzea litzateke baina erraketarik gabe eta piloten ordez puxikak erabiliz. Puxikak ezin du lurra ikutu. Bi zelaiak banatzeko, erratza, izara edo manta bat, kuxinak edo aulkiak erabil daitezke.



ERRELEBOAK PUXIKEKIN   Erreleboak egin ditzakegu puxikari tokeak emanez. Aldez aurretik ibilbide bat markatuko dugu eta ibilbidea bukatutakoan puxika hurrengoari pasako diogu.
Ibilbidea, 2 jokalariren artean (ama-aita, neba-arreba) kolpeak txandaka emanez ere egin genezake.


PENALTIAK Penalti jaurtiketa mota desberdinak egin daitezke, bakoitzak etxean duen material eta espazioaren arabera.
Baloi bigunekin, paper pilotekin, ... eta arrisku
gabeko lekuren batean:
-- Eskubaloi penaltiak
-- Saskiratzeak ontzi batera baloedogaltzerdiekin -- Futbol jaurtiketak egunkariarekin egindako baloi batekin


No hay comentarios:

Publicar un comentario