Ariketa fisiko apur bat egin dezazuen proposamen bat helarazi nahi dizuet: "mugimenduzko OKA"
Jolasteko honako material hau behar duzue: oka jolasa, pilota txiki bat eta paperontzi bat.
Daduan ateratzen zaigun zenbakia aurreratzeko, zenbait ekintza ezberdin egin beharko ditugu:
- BAT: pilota gora bota eta airez hartu txalo bat eman ondoren, 4 bider.
- BI: pilota bi bider jaurti esku batetik bestera buru gainetik eta airez hartu jakina.
- HIRU: 3 metrora kokatutako paperontzian 2 bider jo pilotaz.
- LAU: 3 metrora kokatutako paperontzian saskiratze bat egin (4 saiakera).
- BOST: pilotari bote eragin 6 bider eskuin eskuaz kontrola galdu gabe.
- SEI: pilotari bote eragin 6 bider ezker eskuaz kontrola galdu gabe.
Gainerako arau guztiak okarenak berarenak dira. Ikasi egiten eta eskolak hasten direnean, gimnasioan egingo dugu. Musu handi bat guztiontzat, fernan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario