2020/04/01

GORPUTZ HEZIKETA

"MUGIMENDUZKO OKA" jolas hau egiteko oka-jolasa (tableroa), dadua eta lehiakide bat baino ez duzu behar. Dadua botatzean ateratzen zaizun zenbakia aurreratzeko, jarraian agertzen diren frogetako bat gainditu behar duzu.

BAT: 5 sentadilla / 10 gorako jauzi txalo bat airean emanez / 50 pausu egin etxe barrutik
BI; hanka baten gainean 15 jauzi / mimikaren bidez, kirol bat irudikatu.
HIRU: Orekari eutsi oin baten gainean 10 segundutan / txiribuelta bat egin ohean.
LAU: Skipping: belaunak gora 15 segundutan / lekuan orpoak ipurdira 15 segundutan.
BOST: Paperezko pilotatxo bat paperontzian saskiratu (2 saiakera) / pilotatxoa jaurti lehiakidea jotzeko berak aukeratzen duen gorputz alalean.
SEI: Gustuko dantza zati bat egin / pilotatxoari 6 kolpe jarrai eman eskuaz.

aurrera!!!! ariketa fisiko apur bat egin dezagun!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario