2020/05/15

5. mailako Alain

Bagenekien denok gure eskola artistaz beteta dagoela... baina hau gainezka egiten ari da. Aupa Alain! (eta Sarai, noski)

ikasleak erronkak egiten



4. mailako zenbait ikasle dauzkazue bideo honetan gorputz erronka fisikoak egiten. Ez dute batere txarto egiten ez!

2020/05/14

MUNDUKO JOLASAK (1)

MUNDUKO JOLASAK: HONG, LUI, TEN (TXINA)

Jolaskide bat harrapatzailea izango da, eta gainerakoak harrapatzen saiatuko da. Taldeko beste pertsona batek bozeramaile rola izango du: koloreen izenak oihukatuko ditu. Koloreek jolasaren arauak aldatzen dituzte, horrelaxe: 
- Berdea: (hong): partaideek nahi duten bezala egin dezakete korrika.
 - Horia: (lui): partaideek hanka baten gainean egin behar dute korrika. 
- Gorria: (ten): harrapatzaileak hiru pausu eman ditzake; besteak, ordea, geldi egon beharko dute. 
Harrapatzaileak kide bat harrapatzen duenean, harrapatutakoak haren rola hartuko du.

Arretaz irakurri eta bete ezazu ondorengo galdetegia

MUNDUKO JOLASAK 1

MUNDUKO JOLASAK: TABIS-TABIS (FILIPINAK)

Lurrean marra bat margotuko da, eta marratik 3-4 metrora pote bat jarriko da.
Lagunek egurrezko makilatxo bana hartuko dute.
Zotz eginez aukeratuko da bere makila potearen gainean jarriko duen jokalaria.
Gainerakoek marraren atzetik makilatxoak jaurtiko dituzte txandaka, potearen gaineko makilatxoa botatzeko helburuaz.
Norbaitek lortzen badu makilatxoa botatzea, irabazi egingo du.

Irakurri arretaz jolasa eta bete ondoko galdetegia




MUNDUKO JOLASAK 1

MUNDUKO JOLASAK: "BERRANTOLAKETA POSTALA" (ERRESUMA BATUA)

Lagunak korro zabalean eseriko dira erdialdera begira. Jolaskide bat (harrapatzailea) begiak estalita, korroaren barruan kokatuko da eskuan kortxopanezko katxiporra luzea daukalarik. 
Borobilean eserita dagoen lagun bakoitzak Europako hiri bat aukeratuko du. 
Begiak estalirik dituenak honako hau esango du jolasa hasteko: “Posta Londresetik ...Bilbora”; orduan, Londres eta Bilbo ordezkatzen dituzten lagunek beren tokiak trukatu beharko dituzte, begiak estalirik dituen lagunak katxiporraz baliatuta jo barik. 
Noizean behin erdiko kideak (harrapatzailea) “Berrantolaketa postala” ere esan dezake; orduan, lagun guztiek lekua trukatu behar dute.
 Erdiko lagunak norbait jotzen duenean katxiporraz, rolak aldatuko dituzte. 

Irakurri arretaz goiko jolasa eta erantzun esteka honetako galdetegia.

2020/05/12

ETB-KO MUGI-MUGI (3 SAIOA)

 GORPUTZ ADIERAZPENA

Egun on. Gaur ere, beste bi aldiz egin dugun bezalaxe, Gorputz Heziketako saioa Euskal Telebistako andereñoaren eskutik egingo dugu. Gaurko saioan, eskolan egiten dugun moduan,  gauzak eta egoerak azaltzen ikasiko duzue gorputzaz baliatuta. ONDO PASA!!!!


PASABIDE ARRISKUTSUA

Alvaro irakasleak asmatutako jolasa daukazue hemen. Taldeka edo norbere buruaren kontra (denbora neurtuz) joka daiteke, betiere, iritsi zareten laukitxoak adierazten duena ondo eginez... Jolaskideak erabakiko du zenbat errepikapen, zenbat denbora edo zenbateko distantziak egin behar duzuen (beti neurriz)

1. alboko saltoak    2. aldakak lurrera     3. hanka baten gainean orekari eutsi    4. hasi      5. abestu         6. etxetik korrika egin     7. sentadilak      8. orpoak ipurdira       9. hasi berriro    10. karramarroaren ibilera   11. garbitu eskuak     12. artazi jauziak     13. sentadila eta saltoa     14. abdominalak     15. skyping     16. belaunak bularrera     17. etxera       18. dantza egin       19. hasi berriro     20. etxetik korrika egin      21. aldaka zerura       22. narraztu       23. txingoka jauziak        24. itzulipurdia      25. etxetik korrika arinago     26. etxera      27. giza irudia (estatua)     28. giza irudia (estatua)    29. luzatzeak        30. I R A B A Z I    D U Z U !!!!!!!!!!!!