2020/04/22

erresistentzia aerobikoa

ERRESISTENTZIA LANTZEN

Jarraian, erresistentzia lantzeko ariketa erraz batzuk dituzue. Gehienak ezagunak izango dira zuentzat eskolan sarritan egin baititugu beroketatrako. Lehenengo 12-ak, zerrendan agertzen direnak dira. Saia zaitzete egiten bakoitza 30" bitartean eta ariketen artean, beste 30"-ko atsedena hartzen.

1. LASTERKETA TOKIAN              2. LASTERTERKETA BELAUNAK ALTXATUZ
3. ORPOAK IPURDIRA                    4. HANKAK ETA BESOAK ZABALDU
5. BELAUNAK ALTXATU               6. OSTIKOA AURRERA
7. BELAUNA UKONDORA             8. TXOTXONGILOA
9. KAN-KAN                                   10. SKI 1
11. SKI 2                                           12. JAUZI TXIKIAK


BIHOTZEKO TAUPADEN MAIZTASUNA. Hartu minutuko pultsazioak (20 segundu bitartean eta egin bider 3) atsedenean (ariketarekin hasi aurretik) eta ariketa guztiak egin ondoren eta bidali iradokizunen bidez (klikatu "comentarios"-en, eta idatzi). Ikusiko dugu nortzuk zaudeten sasoian.

ETB-ko MUGI-MUGI 1. saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!


ETB-ko MUGI-MUGI 1.saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!


2020/04/10

SUPER-HEROIEN ARIKETA FISIKOA

EGIN EZAZUE ARIKETA FISIKOA ZUEN HEROIEN MODUAN

Aukeratu zuen gustuko super-heroia, ikusi arretaz nola mugitzen den eta ea gai zareten errepikatzeko heroiaren mugimenduak denbora tarte berdinean.
        
BLACK PANTHER
 
BATMAN
CAPITAN AMERICA



THOR





SPIDERMAN

















2020/04/07

OPORRAK

OPORRETARAKO PROPOSAMENA
Aste bi hauetarako jarduera dibertigarri pilo dauzkazue beheko egutegian. Zuen gustukoa denaren gainean klikatuz zabaldu ahal izango duzue. Badauzkazue: dantzak, erronkak, ariketa fisikoa, magia trukoak...      ONDO PASA!!!!!!

2020/04/06

ANTZARA JOKOA



ANTZARA-JOKOA


Goiko argazkian klikatuz gero, ariketa fisiko apur bat egin ahal izango duzu etxean, neba-arrebekin edo gurasoekin, eta garrantzitsuena dena, ondo pasatuz!!

Nola jolastu: fitxak aukeratu jolaskideen artean. Zure txanda denean, daduan klikatu martxan jar dadin. Berriro klikatu gera dadin. Mugitu fitxa atera duzun zenbakiaren arabera eta tokatu zaizun  kasilan klikatu jakiteko zein ekintza egin behar duzun. Ondo egin behar duzu kasila horretan geratu ahal izateko bestela, aurrekora.






2020/04/05


Iazko 6. mailako taldeek agurrerako prestatutako ekitaldia:


 
                         Aulkien jolasa                                                            Zirkuaren garbitzailea

        Himnotismo ekitaldia                                        Jarduera gimnastikoak eta malabar jolasak