2020/06/15

LERROKO PATINAIA




BABESAK

SEGURTASUN POSIZIOA

BALAZTATU (frenatu)

OZTOPOAK GAINDITU

ERORI

PATIN BAKAR BATEN GAINEAN

SLALOM (SIGI-SAGA)








2020/06/12

Bitartean etxetik ikasten: begi-esku koordinazioa II

Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste hainbat bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!


(Aukeratu: 6-8 urte, Heziketa fisikoa eta Gorputz Eskema )

Bitartean etxetik ikasten: Gorputz Eskema II



Kaixo neska-mutilok. Gaurko saioa ere, beste hainbat bider egin dugun bezala, Euskal Telebistako andereñoren eskutik datorkigu. Klikatu beheko urdinez idatzitako esaldian eta webgunean sartuta zaudetenean geziek adierazten dutena hautatu. Ondo pasa!!!!


(Aukeratu: 6-8 urte, Heziketa fisikoa eta Gorputz Eskema )

2020/06/09

sokasaltoan

3. mailako Nayra, Yeray, Irati D. eta Irati A. sokasaltoan. Ikus ezazue zein ondo egiten duten!!!

2020/06/08

KAREAGAKO JUMANLLY

"Jumanlly" filmeko jolas-taula (tablero) daukazue behean jokaldi dibertigarri bat egiteko. Pelikulan, animalia basatien mehatxua gainditu behar zuten protagonistek. Gure jokoan, aldiz, nik neuk jarritako erronka fisikoak gainditu beharko dituzue helmugara iristeko.

2020/06/04

KIROLA EGITEKO ZENBAIT ARRAZOI



Arrazoi asko daude kirola eta ariketa fisikoa egiteko. Bete ezazue beheko galdetegia eta arrazoirik inportanteenak ezagutzen ote dituzuen ikusiko dugu.

GALDETEGIA (klikatu)

Kirola egiteko arrazoien txostena bete ondoren, ze deritzozue dantza apur bat egiteari? gonbidatu gurasoak eta neba-arrebak zuei laguntzera dantzan!!!
(bideoko dantzariak zuek baino gastetxoagoak izan daitezke baina ez okertu! proposatzen duten dantza ez da batere erraza!!