2020/04/30

ESKULANAK

Datorren asteburu luze honetarako 3 eskulan proposatu nahi dizkizuet. Ikusi arretaz bideoak, aukeratu gutukoen daukazuen eskulana eta AURRERA!
Behar izatekotan eskatu laguntza etxean.
Bidali egindakoaren argazkia gorputzheziketakareaga@gmail.com helbidera eta blogean eskegiko dut.

                                                JAURTIKETA ETA PUNTERIA JOLASA


                                TREBETASUN JOLASA KARTOIEKIN


                                   JOLASA ARRAUTZ-KUTXEKIN 

2020/04/28

Kirolak antzeztu

GORPUTZ ADIERAZPENA: KIROLAK

Bideoan hainbat euskal kirolari azaltzen dira. Azaltzen diren kirolak imitatu eta ea zure ingurukoek zein kirol den asmatzen duten... Ondoren, bideoan azaltzen ez den beste kirol bat imitatuz frogatu!!



Ausartzen bazara esan nagusi bati 8-10 segunduko bideotxoa grabatzeko kirol bat antzezten eta bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com. Txapelketa bat antolatuko dugu jasotzen diren bideo guztiekin. (SARIAK ERE EGONGO DIRA!!!!)

2020/04/27

ANIMALIAK ANTZEZTU

GORPUTZ ADIERAZPENA: ANIMALIAK

Bideoan azaltzen diren adibideak jarraituz animalien ibilkera imitatuz etxetik zehar mugitu, eta ea etxekoek zein animalia zaren asmatzen duten....



2020/04/26

minutu bat irabazteko

MINUTE TO WIN IT   MINUTU BAT IRABAZTEKO 
Jartraian badauzkazue 8 erronka berri minutu batean egiteko. Baten bat zailegi egiten bazaizue, moldatu ahal duzue (errepikapen gutxiago, denbora tarte gehiago, ...) ESKATU LAGUNTZA ETXEKO NAGUSIEI!!! Ahal denean, eskolan antolatuko dugu txapelketa bat erronka guzti hauekin.
  1. Botilaren itzulipurdia               
  2. Gaileta-aurpegia
  3. Bide itsaskorra
  4. Goilara katapulta
  5. Karamelua zurrupatu
  6. Newton-i erronka egin
  7. Topatu bidea
  8. Gakoa



                                                                                             

2020/04/24

KORONABIRUSAREN ANTZARA JOLASA

Koronabirusaren antzara-jolasa

Nola jolastu: fitxak banatu jolaskideen artean. Zure txanda denean, daduan klikatu martxan jar dadin. Berriro klikatu gera dadin. Mugitu fitxa atera duzun zenbakiaren arabera eta tokatu zaizun  kasilan klikatu jakiteko zein ekintza egin behar duzun. Tokatu zaizun ekintza ondo egin behar duzu kasila horretan geratu ahal izateko bestela, aurrekora. Kontuz!!!! koronabirusa hartzen baduzu, 2 txanda jolastu gabe!!!
Ekintzak mota askotakoak dira: galderak, erronkak, dantzak, aho-korapiloak ...
(klikatu behe-eskuineko 3 puntutxuetan irudia handitzeko)



INDARRA

INDARRA LANTZEKO ARIKETAK
Hemen agertzen den bideoak bi helburu dauzka: proposatzen dituen ariketen bidez indarra lantzea eta ingeleraz zenbakiak ahoskatzen ikastea. Ea helburu biak betetzen dituzun!! Animo!!!


2020/04/22

2012-2013 ikasturteko kalerolinpiadak




KALEROLINPIADAK

Orain 7 urte Kalerolinpiadak egin genituen azken aldiz eskolan. Zuetako asko ez zeundeten oraindik eskolan baina beste asko ikusle moduan agertuko zarete irudietan. Bideoa ikusi nahi izanez gero klikatu izenburuan
(3. zikloan, konfinamendua aurretik gogoratu olinpiadetako modalitateak lantzen ari ginela)


TXAPELKETA:  Ea inork asmatzen duen zenbat modalitate ezberdin agertzen diren bideoan. (komentarioetan ipini)