GORPUTZ ADIERAZPENA
2020/05/12
ETB-KO MUGI-MUGI (3 SAIOA)
PASABIDE ARRISKUTSUA
Alvaro irakasleak asmatutako jolasa daukazue hemen. Taldeka edo norbere buruaren kontra (denbora neurtuz) joka daiteke, betiere, iritsi zareten laukitxoak adierazten duena ondo eginez... Jolaskideak erabakiko du zenbat errepikapen, zenbat denbora edo zenbateko distantziak egin behar duzuen (beti neurriz)
1. alboko saltoak 2. aldakak lurrera 3. hanka baten gainean orekari eutsi 4. hasi 5. abestu 6. etxetik korrika egin 7. sentadilak 8. orpoak ipurdira 9. hasi berriro 10. karramarroaren ibilera 11. garbitu eskuak 12. artazi jauziak 13. sentadila eta saltoa 14. abdominalak 15. skyping 16. belaunak bularrera 17. etxera 18. dantza egin 19. hasi berriro 20. etxetik korrika egin 21. aldaka zerura 22. narraztu 23. txingoka jauziak 24. itzulipurdia 25. etxetik korrika arinago 26. etxera 27. giza irudia (estatua) 28. giza irudia (estatua) 29. luzatzeak 30. I R A B A Z I D U Z U !!!!!!!!!!!!
2020/05/10
SUPER-HEROIAK
Gaur aukera daukazue ariketa fisikoa bi super-heroirekin egiteko. Hautatu Anakin Skywalker ala Iron Man eta ekin lanari!
G.H. saioarekin jarraitzeko, egun hauetan ospe handia hartu duen kantarekin egindako koreografia daukazue.
Ikasten duzuenok (osoa ala zati bat) bidalidazue bideoa eta jasotako guztiekin muntaketa polit bat egingo dut zuek guztiok ikus dezazuen.
(koreografiaren zati bakar bat bidaltzea nahikoa da 3. hiruhilekoaren nota hobetzeko)
FAMILIAN EGITEKO ERRONKAK (2)
- FAJITA MEXIKARRAK
- EDALONTZIAK LURRETIK JASO
- POLTSA SALTARIAK
- MUGITU ALDAKAK
- JAI MATEMATIKOA
- SAILKATU BEGIRATU GABE
- Erronka guztiak ondo egiten badituzue, beheko koreografia bat aukeratu eta dantza egiten ospadu ahal duzue...
2020/05/08
EGOKITZAPEN FISIKOA
Gorputz Heziketa arloaren helburuetako bat, GAITASUN FISIKOAK (malgutasuna, indarra, abiadura, erresistentzia, ...) hobetzea da. Eskolan gaudenean, hau jolas eta kirolen bitartez egin ohi dugu, modu dibertigarri batez. Gaur egun, hau ezinezkoa zaigu, zoritxarrez. Sasoira, apurka apurka, etortzeko, egin itzazue bideoko neskak proposatzen dituen ariketak
Orain aukeratu beheko bi koreografien arteko bat eta DANTZA EGITERA!!!
2020/05/07
EGOKITZAPEN FISIKOA
Gorputz Heziketa arloaren helburuetako bat, GAITASUN FISIKOAK (malgutasuna, indarra, abiadura, erresistentzia, ...) hobetzea da. Eskolan gaudenean, hau, jolas eta kirolen bitartez egin ohi dugu, modu dibertigarri batez. Gaur egun, zoritxarrez, hau ezinezkoa zaigu. Sasoira apurka apurka etortzeko, bideo honetako ariketak egin itzazue:
- BEROKETA (0:30 minututik-2:49 minutura)
- ATAL NAGUSIA (2:30 minutitik aurrera baina errepikapen bakarra-serie bakar bat/edo nekatu arte)
Jarraitu ahal duzue, kontsolarako dantza honekin: "GHOSTBUSTERS"

2020/05/06
ETB-ko MUGI-MUGI 2. saioa
MUGI-MUGI
Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa, joan zen astean bezala, Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!
Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa, joan zen astean bezala, Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

