2020/05/06

ETB-ko MUGI-MUGI 2. saioa

MUGI-MUGI 

Gaurko Gorputz Hezkuntza-saioa, pasa den astean bezala, Euskal Telebistako andereñoarekin egingo dugu. Arropa eroso jantzi, ordenadorea, tablet-a edo mobila jarri aurrean eta ekin lanari! Ondo pasa!

 

6 ERRONKA BERRI

Aupa neska-mutilok! Gaurko saioan 6 erronka bibertigarri berri ekartzen dizkizuet. Egiozue desafio anai-arrebari edo ama edo aitari etxean badago. Bideoan argi eta garbi azaltzen da zertan datzan erronka bakoitza. Arretaz ikusi eta zori on!


        

2020/05/04

10 MOTRIZITATE ERRONKA


A) BEROKETA FUNTZIONALA
Gaur hasiko gara bideoko neskak egiten dituen ariketak errepikatzen ...(agian ariketaren bat leku-faltagatik ezingo duzue egin). Bideoak minutu bateko iraupena proposatzen du ariketako, baina 30 segundurekin ondo dago.

                                                                   ariketa ikusteko klikatu hemen

B) MOTRIZITATE ERRONKAK
Jarraitzeko, 10 erronka agertzen zaizkizue beheko bidoan. Batzuk ez dira batere errezak. Ea zenbat lortzen duzuen ondo egiten


ALTZAGA IKASTOLAKO JOLASA

FAMILIAN EGITEKO ARIKETAK
Aita, ama ala nebarreba nagusia konbentzitu ariketa hauek zuekin egin dezaten...
Klitatu hemen irudiak ikusteko


Beroketa ona egin ondoren, ALTZAGA IKASTOLA-k asmatutako jolasa proposatu nahi dizuet. Jolasteko, dadua, fitxak, familiakideren bat eta ondo irakarri zenbaki bakoitzak eskatzen duen eginbeharrekoa besterik ez duzue egin behar. ONENA IRABAZ DADIN!

  1. 20 segundutan hanka baten gainean orekari eutzi.
  2. Mahai baten azpitik pasatu.
  3. Eskaileratik igo nahi baduzu… eman 20 salto jarraian
  4. Aukeratu abesti bat eta dantzatu minutu bat!
  5. Outx! Birusa hartu duzu… sendatzeko eskuak garbitu!
  6. 10 sentadilla egin
  7. Hau zortea! Dadoak berriro bota!
  8. Zutik egonda, 10 bira eman
  9. Zorutik birak eman
  10. Jaurtitzen dizuten pilota hartuSalto egin eta beste jokalari batekin eskuak txalotu
  11. Salto egin eta beste jokalari batekin eskuak txalotu 
  12. Outx! Birusa hartu duzu… sendatzeko eskuak garbitu!
  13. Hartu kuxin bat eta lagunei pasatu
  14. Hau zortea! Dadoak berriro bota!
  15. Outx! Hau zorte txarra… eskaileratik jeitsi behar zara
  16. Outx! Sentitzen dut, baina… berriro hasi beharko duzu!
  17. Zoaz, korrika egiten, atea ikutzera eta bueltatu!  
  18. Parte hartzaile guztiei eman behar diezu masaje bana
  19. Bukatzeko, dantzatu, guztiok batera, abesti bat! Sarreraren amaieran badaukazue adibidea









2020/04/30

ESKULANAK

Datorren asteburu luze honetarako 3 eskulan proposatu nahi dizkizuet. Ikusi arretaz bideoak, aukeratu gutukoen daukazuen eskulana eta AURRERA!
Behar izatekotan eskatu laguntza etxean.
Bidali egindakoaren argazkia gorputzheziketakareaga@gmail.com helbidera eta blogean eskegiko dut.

                                                JAURTIKETA ETA PUNTERIA JOLASA


                                TREBETASUN JOLASA KARTOIEKIN


                                   JOLASA ARRAUTZ-KUTXEKIN 

2020/04/28

Kirolak antzeztu

GORPUTZ ADIERAZPENA: KIROLAK

Bideoan hainbat euskal kirolari azaltzen dira. Azaltzen diren kirolak imitatu eta ea zure ingurukoek zein kirol den asmatzen duten... Ondoren, bideoan azaltzen ez den beste kirol bat imitatuz frogatu!!



Ausartzen bazara esan nagusi bati 8-10 segunduko bideotxoa grabatzeko kirol bat antzezten eta bidalidazu helbide honetara: gorputzheziketakareaga@gmail.com. Txapelketa bat antolatuko dugu jasotzen diren bideo guztiekin. (SARIAK ERE EGONGO DIRA!!!!)

2020/04/27

ANIMALIAK ANTZEZTU

GORPUTZ ADIERAZPENA: ANIMALIAK

Bideoan azaltzen diren adibideak jarraituz animalien ibilkera imitatuz etxetik zehar mugitu, eta ea etxekoek zein animalia zaren asmatzen duten....